Euskalkidetza Kooperatiba
Autonomoak.net
Lana euskaraz egin nahi baduzu, edo langile euskaldunak behar badituzu, hemen duzu aukera. 2008.eko maiatzaren 10

Erabiltzeko arauak

Bilalan.net webgunearen erabiltzaileek ondoren zehazten diren arauak kontuan hartu behar dituzte. Horien bidez, zerbitzu on bat eskaini ahal izango dugu.

1.- Jarriko diren curriculum vitaeak benetakoak izan behar dira. Jartzen diren datuak ere zuzenak izan behar dira. Ez da derrigorrezkoa agertzen diren gelaxka guztiak betetzea baina, komenigarria da, ahalik eta datu zehatzenak ematea.

2.- Bilalan.net-en sartuko den informazioak (eskaintzak zein curriculumak) euskaraz egon behar du. Euskal deiturak Euskaltzaindiak onartutako grafiaz idaztea gomendatzen da: Elortza, Etxebarria, Etxebeste, etab.

3.- Datuak letra xehez (minuskulaz) sartzea gomendatzen dizugu.

4.- Bilalan.net-ek, zerbitzu honetako erabiltzaileek arauak betearazteaz arduratzen da ez bestelako gaiez: sartu diren datuak zuzenak ala okerrak diren, enpresa eta hautagaiaren arteko harremanaz, ez ondorengoez.

5.-Bilalan.net-ek ez du bermatzen curriculuma sartu duen pertsonak lana aurkituko duen, edota sartu duen lan eskaintzek hautagaiak lortuko dituzten.

6.- Datuak Bilalan.net-en sartzean, datu horiek webgunean agertzea onartzen du eskatzaileak. Hautagaiek eta enpresek, datu horiek aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea dute, nahi duten momentuan, Datu Pertsonalen Tratamendu informatizatuaren Erregulazioari buruzko 5/1992 Legearen arabera.

7.- Bilalan.net-ek aipatutako arauak betetzen ez dituzten eskaintza edo curriculumak kentzeko eskubidea gordetzen du, inolako erreklamazio edo kalte-ordainik gabe.

Lan eskaintza publikoak

Eusko Jaurlaritza
Nafarroako Gobernua
Arabako Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia
Europako Batasuna
Espainar estatuko administrazioa

Informazioa: euskara lan eskaintzen %17an EAEn eta %8an Nafarroan

Infoempleo 2006 txostenak datu on bat ekarri digu euskara lan munduan txertatzen gabiltzonontzat. Txosten honek 2006 urtean estatu mailan egiten diren lan eskaitzen azterketa sakona egin du, prentsan eta www.infoempleo.com-en argitaratu diren lan eskaintzak kontuan hartuz.

1.- Lan eskaintza gehien eraikuntzan eta kontsulta arloan argitaratu dira. Informatika, telekomunikazio eta internetek %7.

2.- Arlo komertziala da handiena, produkzioa, euskarria eta teknologiaren aurretik.

3.- Hizkuntz eskakizunak eskaintzen %27an agertzen dira.

4.- Estatuko beste hizkuntzei dagokienez, gehien Katalunian baloratzen da bertako hizkuntza, eskaintzen %38an agertzen delako. Ondoren Euskal Autonomia Erkidegoa, euskara %17an eskatzen delako. Hazkunde handia izan da 1999 urtean %9an agertzen zelako. Hau da, %8ko hazkundea egon da 7 urte hauetan. Nafarroan epe berean %1,7tik %7,9ra pasatu da. Hau da, urtero %1eko igoera izan da gutxi gorabehera Hego Euskal Herrian.

5.- Lan eskaintzetan kontuan hartzen den adina jaitsi da eta orain %32 urtekoa da.

6.- Bataz beste eskatzen den eskarmentu epea 3 urtekoa da, lehen baino txikiagoa.

7.- Lau enpresetatik batek prentsaren bidez ematen du bere lan eskaintzaren berri. Ondoren kontaktu pertsonalen bidea erabiltzen da gehien, gero hautaketa enpresak eta barne promozioa azkenik.